Hiru taldekide Medina de Riosecoko triatloian

Hiru taldekide izan ziren joan den abuztuaren 7an Medio de Riosecon (Espainia) egin zen distantzia motzeko triatloian. Hirurek lasterketa ona egin zuten, eta Expo txokolatezko dominarekin etxeratu zen.

Honako emaitza hauek lortu zituzten Azkoitriko kideek:

Gizonezkoak: 4. Joseba Exposito

Emakumezkoak: 5. Maialen Azpiazu eta 8. Naiara Perez.

Bestalde, distantzia erdiko triatloian Julen Lopetegi (Alusigma Peñota Dental) taldekide ohia bigarren sailkatu zen.

Informazio gehiago honako lotura honetan.

 

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide