Donostiako Triatloi Olinpikoa
Hainbat taldekide izan ziren Onditzen oroimenezko triatloian. Xavier Barrerak bizikletako ibilbidean erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Ez zuen lesio larririk eduki eta larunbat honetan Legution izango da. Animo Xavi!
Bestalde, Euskadiko eta Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen distantzia olinpikoan eta sailkapenei dagokienez honako emaitza hauek lortu zituzten gure triatletek:
Haritz Iturzaeta = Euskadiko Txapeldunorde eta Gipuzkoako Txapeldunorde junior mailan
Aitor Sotil = Euskadiko hirugarren eta Gipuzkoako Txapeldun Beterano 1. mailan
Andoni Aragana = Gipuzkoako hirugarren Beterano 1. mailan
Desireé Odriozolak bere lehendabiziko triatloia lehiatu zuen Donostian. Supersprint distantzian izan zen eta gustora itzuli zen etxera. Zorionak Desireé!
Elgoibarko Nahaste Borraste
Kepa Castro Elgoibarren lehiatu zen Nahaste Borraste frogan. Elgoibar eta Mendaron bizi edo lan egiten dutenentzat Kimetz Elkartean antolaturiko proba herrikoia. 7 kilometro bizikletan, 400 metro korrika 25 kiloko zakuarekin soinean (emakumezkoek 15 kilo) eta amaitzeko 1,5 kilometro korrika.
Sailkapena, argazkiak eta laburpen bideoa
Nizako Ironmana
Alex Arrietak Nizan (Frantzian) Ironmana egin zuen. Ez zuen lehendabiziko aldia Ironman distantziako triatloia egiten zuela. 10h31'18''-ko denborarekin helmugaratu zen. Zorionak Alex!
Rioja Trail - Alto Najerilla y Urbion
Naiara Perez Errioxan izan genuen Trail bat egiten.