Joan den larunbatean ospatu zen distantzia olinpiko bikoitzeko Zarauzko Triatloia (2,9-80-20km). Covidaren ondorioz 2020 eta 2021ean ez da Zarauzko Triatloirik ospatu, baina 2022an inoiz baino indartsuago itzuli da eta gainera bizikletako ibilbide berriarekin. Zortzi taldekide izan genituen lehian eta eguraldia lagun izan zuten, nahiz eta momenturen batean euri pixkat egin.
Argazki eta bideo gehiago, taldeko Facebookeko orrialdean.