Maialen Azpiazu txapeldunorde, Aritzalekuko sprint distantziako triatloian

Maialen Azpiazu, ezkerrean.

Joan den asteburuan, Aritzalekun (Nafarroa), Marbellan (Espainia) eta Getarian izan dira Azkoitriko kirolariak.

Azkoitri triatloi klubeko kideek hiru probatan parte hartu zuten joan den asteburuan. Maialen Azpiazu taldekide berriak bigarren postua eskuratu zuen Aritzalekuko sprint distantziako triatloian. Aranagak, Ibarbiak eta Uzkudunek distantzia olinpikoan parte hartu zuten.

Azkue, Xanet eta Expo, aldiz, Marbellako half distantziako Ironman 70.3 triatloian izan ziren. Hirurak ere oso gustura itzuli ziren; izan ere, Julen Azkue bere adin mailan bosgarren postuan sailkatu zen, eta horrela, Utah-n (AEB) jokatuko den munduko txapelketarako sailkatu da.

Era berean, taldekide ugarik parte hartu zuten Getariako (Gipuzkoa) sprint distantziako triatloian. Azkoitri triatloi klubak sailkapeneko laugarren postua eskuratu zuen. Oso maila altuko triatletak aritu ziren lehian, eta ez da meritu makala 31 taldetik laugarren egitea.

Ikusi argazki gehiago, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide