Marbella, Aritzaleku eta Getaria

Joaneko astebukaeran Aritzalekun (Nafarroa), Marbella eta Getarian izan gara.

Azkue, Xanet eta Expo, Marbellako half distantziako Ironman 70.3 triatloian izan ziren. Hirurak ere oso gustura itzuli dira. Aipatzekoa Julen Azkuek bere adin mailan 5. sailkatuta, Utah-n ospatuko den munduko txapelketarako sailkatu dela.


Maialen Azpiazu taldekide berria, Aritzalekuko Sprint distantziako triatloian azpitxapeldun izan genuen. Zorionak Maialen!


Azkenik, taldekide pila bat Getariako Sprint distantziako triatloira gerturatu ziren. Aipatzekoa taldekako laugarren postua. Oso maila altuko triatletak aritu ziren lehian eta ez da meritu makala 31taldetik 4. egitea. Zorionak talde!


Argazki gehiago taldeko Facebookeko orrialdea


Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide