Asteburu oparoa izan da Azkoitri klubarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Joan den asteburua oso oparoa izan da Azkoitri taldearentzat. Larunbat goizean, 2022. denboraldiko taldeko argazkia atera genuen Oteiza frontoietan. Pandemiaren erruz, azken bi urteetan ezin izan dugu taldeko argazkirik atera, baina iritsi zen azkenean momentua.

Larunbat arratsaldean Erandiko Duatloian izan ziren zenbait taldekide; izan ere, Erandion hasi da Euskadiko Duatloi Zirkuitua. Azkenik, Zestoako Kobaz Kobaz Trail proban ere izan dira Azkoitriko kideak.

Irakurri bi proben kronikak eta ikusi argazkiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide