Joan den larunbatean ospatu zen Buitrago de Lozoyan (Madrid) distantzia olinpikoko (1,9-37-9,9km) triatloia. Bertan izan genuen Julen Lopetegi taldekidea eta 2h17'03''ko denborarekin lehendabiziko postua lortu zuen. 316 lagun helmugaratu ziren eta Julen izan zen irabazlea. Igeriketan hirugarren postuan irten zen, baina aurrerantzean ez zuen galdu bizikletan lortutako lasterketa burua. ZORIONAK JULEN!
Sailkapena
Bestalde, Ander Ostolaza "Montte" eta Haritz Iturzaeta gaztea Portugaleten izan genituen Espainiako Txapelketarako puntuagarriak ziren distantzia sprint eta supersprint triatloietan parte hartzen. Maila izugarria izan zen kategori guztietan, espainiar estatuko triatloilari onenak izan bai genituen bertan. Anderrek ezin izan zuen lasterketa amaitu ea Haritzen 43. ostua lortu zuen bere mailan.
Sailkapena