Torre del Mar-en (Malaga) bi garaipen!

 Joan den igandean Julen Lopetegi, Julen Azkue eta Joseba Expositok, Torre del Mar-eko (Malaga) distantzia erdiko eta distantzia olinpikoko triatloietan izan genituen. Lopetegik, distantzia olinpikokoa (1,5-40-10km) irabazi zuen eta Azkuek aldiz distantzia erdikoa (1,9-90-21km). Expok distantzia erdikoan laugarren amaitu zuen.





 Lekeitioko triatloian Haritz Iturzaeta, Haritz Uranga " Ebro" eta Asier Ostolaza "Montte".
Vanessa Cerracero Gran Trail Picos de Europan izan zen, Jose Antonio Carmonaren laguntzarekin. Ebrok, dobletea egin zuen eta igandean Gasteizko duatloi sprintean izan genuen. Andoni Ibarbia Xixongo (Asturias) distantzia erdiko triatloira joan zitzaigun.
 Hainbat taldekide Donostiako hiru hondartzetako 10 kilometroko lasterketan izan ziren.














Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide