Azkoitri taldeko lau kide sarituko dituzte larunbatean Donostian

Haritz Iturzaeta.

Datorren larunbatean Gipuzkoako Duatloi eta Triatloi Txapelketetako sari banaketa ekitaldia egingo dute Donostian. Azkoitri triatloi klubak lau taldekide izango ditu sariketan: Vanessa Cerrajero, Xabier Barrena, Eneko Larrañaga eta Haritz Iturtzaeta.

Gipuzkoako Duatloi Txapelketari dagokionez, Cerrajerok emakume beteranoen lehen mailako lehen saria jasoko du, eta Barrenak gizon beteranoen lehen mailako hirugarren saria. Gipuzkoako Triatloi Txapelketari dagokionez, berriz, gizonezkoen kadete mailako bigarren saria jasoko du Larrañagak, eta Iturzaetak gizonezkoen jubenil mailako hirugarren saria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide