Azkoitiko XVI. Herri Lasterketan parte hartu dute Azkoitriko kideek

Azkoitriko klubeko Haritz Iturzaetak lehen postua lortu zuen bere mailan.

Joan den larunbatean ospatu zen gure herrian Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton kirol elkarteak antolatutako 10 kilometroko lasterketa. Urtero legez, taldekide asko ibili ziren lehian Azkoitiko kaleetan. Aipatzekoa da Haritz Iturzaetak bere mailan lortu zuen lehen postua. Zorionak Haritz!

Beste urte betez, eskerrik asko gure herrian lehiatzeko aukera emateagaitik, eta zorionak Raka elkarteari.

Ikusi hemen argazkiak, bideoa eta sailkapenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide