Jokin Sudupek Ermuako Jose Merino Memoriala irabazi du

Elola, Sudupe eta Garate taldekideak, Ermuan.

Ermuako Jose Merino Memoriala irabazi zuen joan den asteburuan Sudupek. Mikel Garate eta Iñaki Elola, aldiz, hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Ordiziako Josetxo Imaz Memoriala - Lasterketa (10km)

Joan den asteburuan, Manex Larrañaga, Garikoitz Uzkudun eta Amets Andueza Ordizian (Gipuzkoa) izen genituen lehian. Anduezaren debut ederra Azkoitriko koloreak defendatuz. Larrañagak eta Uzkudunek ere maila bikaina erakutsi zuten.

Sailkapena

Ondarroa-Lekeitio Lasterketa (16km)

Sathya Paz zestoarrak eta Patxi Mendizabalek, aldiz, Ondarroa eta Lekeitio (Bizkaia) kostaldeak batzen dituen lasterketa egin zuten. Paz, aspaldian ohituta gaituen bezela, lehen postuetan helmugaratu zen. Maila bikaina izan zen lasterketan.

Sailkapena

Ermuako Jose Merino Memoriala - Lasterketa (10km)

Azkenik, Ermuan Jokin Sudupe, Mikel Garate eta Iñaki Elola Albizturtarra izen ziren lehian. Hiruek sekulako maila eman zuten eta lehendabiziko lau postuetan sartu ziren helmugan. Zorionak hirukote!

1. Jokin Sudupe

3. Mikel Garate

4. Iñaki Elola

Sailkapena

Ikusi probetako argazki gehiago, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide