Nagoreko triatloia. Distantzia olinpikoa (1,5 km - 40 km - 10 km)
Duela bi aste, Jose Antonio Circujano Nagore urtegian (Nafarroa) jokatu zen triatloi olinpikoan izan genuen. Sailkapen orokorrean hamalaugarren izan zen.
Sestaoko triatloia. Sprint distantzia (0,750 km - 20 km - 5 km)
Joan den larunbatean, Sestaon (Bizkaia) jokatutako triatloian bost taldekide izan genituen. Aipatzekoak, beste behin, taldeko gazteen lana, eta batik bat, Eneko Larrañagarena. Kadete mailan txapelduna izan bai zen. Zorionak Eneko!
Santandergo triatloia. Distantzia olinpikoa (1,5 km - 40 km - 10 km)
314 triatletek parte hartu zuen proban, eta Andoni Aranagak hamargarren postuan amaitu zuen. Lasterketa bikaina egin zuen, eta beteranoen lehen mailan hirugarren postua eskuratu zuen.
Legorretako lasterketa Sathya zestoarrak Legorretako 7,1 kilometroko lasterketan parte hartu zuen, eta hirugarren helmugaratu zen. Zorionak Sathya!