Medina de Rioseco (Valladolid)

Asteburuan Medina de Riosecoko (Valladolid) half distantzian izan gara. Taldeko bi ordezkarirekin joan gara hara: Xanet Albizu eta Joseba Exposito.

1.9 kilometro igerian Mantxako kanalean, 90 kilometro bizikletan lautada lehorretan eta 21 kilometro korrika kanalaren inguruan. Xanetek arazo fisiko batzuengatik proba utzi beharra izan zuen bizikletan amaitu bezain pronto. Expositok, berriz, 51. postuan bukatu zuen.

Aurtengoan maila altuko triatletak gerturatu dira probara, eta erakustaldi polita eman dute.

 

 

 

 

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide