Taldekideak lehian izan ditu Azkoitri klubak beste asteburu batez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Lopetegi, podiumeko bigarren koskan.

Julen Lopetegi azpeitiarrak bigarren postua lortu zuen Navaleonen jokatutako distantzia erdiko triatloian. Zarautz-Ubiri-Zarautz itsas zeharkaldian ere parte hartu zuten beste bi kidek.

Joan den asteburuan, Azkoitri triatloi klubeko ordezkariek hainbat probatan parte hartu zuten. Julen Lopetegi eta Andoni Ibarbia, esaterako, Navalenon (Soria) izan genituen distantzia erdiko triatloian parte hartzen. Julenek bigarren postua lortu zuen. Sasoiko dabil mutila! Zorionak!

Bestalde, Haritz Iturzaeta eta Alex Arrieta Zarautz-Ubiri-Zarautz itsas zeharkaldian (3 kilometro) izan genituen, biak ere lan txukuna eginez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide