Julen Lopetegi laugarren sailkatu da Les Sables d'Olonnen jokatutako distantzia erdiko triatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Lopetegi, saria eskuetan duela.

Les Sables d'Olonnen (Frantzia) jokatu zen proba, eta maila ona erakutsi zuen Azkoitri klubean parte hartzen duen triatleta azpeitiarrak.

Joan den asteburuan Julen Lopetegi Les Sables d'Olonnen (Frantzia) izan genuen distantzia erdiko triatloia egiten. Sailkapen nagusian laugarren sailkatu zen, eta 25-29 adin tartean hirugarren helmugaratu zen, sekulako lasterketa egitez. Zorionak Julen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide