Ecotrimad eta Portugaleteko probetan parte hartu dute Azkoitriko triatloilariek

Julen Lopetegi, korrika.

Joan den larunbatean ospatu zen Buitrago de Lozoyan (Madrid) distantzia olinpikoko (1,9-37-9,9km) triatloia. Bertan izan zen Julen Lopetegi taldekideak lehen postua lortu zuen 2 ordu, hamazazpi minutu eta hiru segundoko denbora eginda. 316 lagun helmugaratu ziren eta Lopetegi izan zen irabazlea. Igeriketan hirugarren postuan irten zen, baina gerora ez zuen galdu bizikletan lortutako lasterketa burua. Zorionak Julen!

Bestalde, Ander Ostolaza Montte eta Haritz Iturzaeta gaztea Portugaleten izan genituen Espainiako Txapelketarako puntuagarriak ziren sprint distantzia eta supersprint triatloietan parte hartzen. Maila izugarria izan zen kategori guztietan, Espainiar Estatuko triatloilari onenak izan bai ziren bertan. Ostolazak ezin izan zuen lasterketa amaitu eta Haritzek 43. postua lortu zuen bere mailan.

Irakurri gehiago, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide