Tradeinn International Triathlon 140.6INN proban parte hartu dute Azkoitriko lau kidek

Azkoitri Triatloi klubeko lau ordezkarik parte hartu zuten: Andoni Ibarbia, Jon Albizuri, Xanet Albizu eta Joseba Exposito.

Joan den igandean Tradeinn International Triathlon 140.6INN ospatu zen Girona eta Costa Brava (Herrialde Katalanak) artean. Espainiako Distantzia Luzeko Triatloi Txapelketa (3,8-180-42,2) zen, eta lau taldekide izan genituen lehian: Andoni Ibarbia, Jon Albizuri, Xanet Albizu eta Joseba Exposito. Ibarbiak erretiratu beharra izan zuen bizikletan izandako matxura baten ondorioz. Expositok distantzia luzean debutatu zuen. Albizurik, berriz, sekulako lasterketa egin zuen.

Ikusi argazki guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide