Aritzalekuko distantzia olinpikoko eta sprinteko triatloian parte hartu dute Azkoitriko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Goizean eta arratsaldean Allotzen (Nafarroa) jokatu ziren probetan parte hartu zuten Azkoitri triatloi klubeko partaideek.

Joan den larunbatean Allotzeko (Nafarroa) urtegiaren inguruetan ospatu ziren Aritzalekuko triatloi sprinta eta olinpikoa. Lehendabizi, 08:00tan, Alex Arrieta, Iñaki Jauregi, Julen Azkue eta Aitor Beneitezek distantzia olinpikoko (1,5-40-10km) triatloian parte hartu zuten. Azkue igerian lehendabiziko postuan irten zen, baina bizikletan izandako arazo fisikoak tarteko, erretiratu beharra izan zuen.

Arratsaldean, berriz, Haritz Iturzaeta gazteak sprint distantzian (0,75-10-5km) parte hartu zuen. Debuteko egunean oso lasterketa ona egin zuen, 27. postuan amaituz. 

Ikusi sailkapenak, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide