Joan den larunbatean jokatu zen Iruñeako Distantzia Erdiko Triatloia. Lehendabizi 1,9 kilometroko igeriketa saioa egin behar izan zuten Aiotzeko urtegian. Ondoren, 77 kilometroko ibilbide gorabeheratsua Iruñara bidean, eta azkenik, 17 kilometro lasterka Iruñan zehar eta ibilbide gorabeheratsu bati bi bira emanez.
Azkoitri triatloi klubeko zortzi taldekidek parte hartu zuten proban, eta guztiek gozatu ahal izan zuten triatloi eder honetaz. Aipatzekoa Julen Azkueren igeriketa saioa; lehendabiziko postuetan irten zen Eneko Llanos triatleta handiaren atzetik.
Ikusi probako irudiak eta argazkiak, hemen.