Joan den larunbatean ospatu zen lehendabiziko aldiz Zuiako (Araba) Duatloia. Han izan genituen Xanet Albizu, Joseba Exposito eta Aitor Beneitez Azkoitriko kideak. Probari ekiteko, hamalau kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste zazpi kilometro korrika.
Egun gogorra izan zuten gure taldekideek; izan ere, 30 gradu inguruko tenperatura eta hego haizea batu zitzaizkien berezko gogortasuna zuen distantzia eta zirkuituari. 197 atletek lortu zuen helmugako lerroa gainditzea, baina 72 parte hartzailek erretiratu beharra izan zuten. Taldeka, berriz, 22. postua lortu zuen Azkoitri Triatloi Klybak Euskadiko Txapelketan. Txalotzekoa izan zen antolakuntzaren lana, garai hauetan ez baita batere erraza proba bat antolatzea.