Oñatiko eta Peñiscolako proben kronikak

Jokin Sudupe, Oñatiko duatloian. (Argazkia: Oñatiko duatloia)

Asteburuan, Oñatiko eta Peñiscolako probetan parte hartu dute Azkoitri Triatloi Klubeko kideek.

Joan den larunbatean, Oñatiko Duatloia jokatu zen. Pandemia dela eta, neurri zorrotzak hartu zituzten antolatzaileek, eta besteak beste, lasterketaren formatua aldatzea erabaki zuten. Nahiz eta azken edizioan bezala proba sprint distantziako proba izan, aurtengoa banakako erlojupeko proba izan da. 360 parte-hartzaileak 25 segundoko tartearekin atera ziren irteera lerrotik, eta ondorioz, batzuk lasterketa amaitzen zuten bitartean, beste batzuk hasi egiten zuten duatloia.

Sailkapen nagusia eta denborak gutxienekoak izan dira aurtengoan; izan ere, joan den urteko martxotik ez zen duatloirik ospatzen Euskal Triatloi Federazioaren egutegian. Proban parte hartzea saria izan da gure taldekidentzat. Sprint distantziako Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa barneko lasterketa izan zen Oñatikoa, baina momentuz ez dugu sailkapenen berririk. Eskerrik asko eta zorionak Oñatiko Duatloia antolatzen duen lan taldeari!

Sailkapenak, lasterketa osoaren bideoa eta bideo laburpena.

Peñiscolan bi kide

Igandean, berriz, Azkue eta Pipo Peñiscolan (Herrialde Katalanak) izan genituen lehian. Half Distantantziako triatloia jokatu zuten biek han, eta maila oso altua eman zuten, hurrenez hurren, 54 eta 43. postuetan helmugaratuta.

Maiatzaren 8an, bestalde, hainbat taldekide izango ditugu Zuiako Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketan.
 
Irakurri albistea osorik, Azkoitriren webgunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide