Joan den larunbatean, otsailaren 29an, Euskal Duatloi Zirkuituko bigarren proba jokatu zen Mungian (Bizkaia).
Hiru taldekidek lehiatu zuten bertan, eta hirurek maila handia erakutsi zuten. Emakumezkoen mailan Vanessa Cerrajerok parte hartu zuen, eta 10. postuan helmugaratzea lortu zuen. Geldi ezinda dabil Vanessa denboraldi hasiera honetan!
Gizonezkoen mailan, berriz, bi taldekide izan ziren Mungiako kaleetan barrena. Ikaragarrizko maila dago Euskal duatloi zirkuituan, eta Sathya Paz taldekidea onenen artean dabil. Zortzigarren sailkatu zen Paz.
Manex Larrañagak ere lehiatu zuen Mungian, eta 109. sailkatu zen. Larrañaga ere martxa hartzen hasi da, zeresana emango du taldekide gazte honek.
Ea hurrengoan taldekide gehiago animatzen diren! Zorionak neska-mutilok! Jarraitu horrela!