Sto. Domingo de la Calzada, Durango eta Salou

Santo Domingo de la Calzada (12km ??????? 60km ??????? 6km ???????)
Joan den igandean hainbat taldekide izan ditugu Errioxako Santo Domingo de la Calzadan ospatu den distantzia erdiko duatloiean . Hotza eta bizikletan haize pixkat izan duten arren, Lope (4.), Azkue (108.), Aranaga (10.), Joxe (37.) eta Tertziok (129.) goxatu ederra hartu dute. Aipatzekoak, Julen Lopetegiren laugarren postua (23 urtez azpiko mailan irabazle????) eta Andoni Aranagaren hamargarren postua (Beterano 1 mailan bigarren????). Azkuek berriz, igandean debutatu zuen duatloietan. 


 






Argazkiak,  Eider Bereziartua eta frogaren Facebooketik hartuak
Sailkapena

Durango (5km ??????? 20km ??????? 2,5km ???????)
Joan den larunbatean Montte (83.) eta Manex (85.) Durangon izan ziren bertan ospatu zen Distantzia Sprinteko Euskadiko Txapelketan. 

Argazkiak: Naike Ereñozaga
Sailkapena

Salou (1,9km ??????? 60km ??????? 11km ???????)
Iñaki Soto (85.) taldekide berriak Saloun egin zuen debuta triatloiean. Argazkian ikus daitekeen bezala, oso gustora egindako lanarekin. Zorionak Soto!



Sailkapena

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide