Eliku Nutrizio Zentroa

Dagoeneko hasiak gara 2020. urteko denboraldiari begira. Kirola egiteko beharrezkoa deritzogu gorputzeko motorra lehiarako prest dagoela ziurtatzea. Horretarako, ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren laguntzaz, Azkoitri Triatloi Klubeko kide guztiek, ATHLON Bizimodu Osasungarrien Sustapeneko medikuek eginiko esfortzu frogak eta laktatoaren neurketak prezio ekonomikoagoetan izango dituzue Azpeitiko ELIKU Nutrizio Aholkularitzaren zentroan. Ez ezazue utzi azkeneko momenturako! Eskerrik asko ELIKU eta ATHLON.

Athlon KOOP. Elkartea

Eliku Zentroa (tel. 943-81 66 58)

2020. urtean AZKOITRI Triatloi Klubeko kide izatea nahi baduzu, jar zaitez lehenbailehen gurekin harremanetan, 2020ko ekipazioak berehala eskatuko baititugu.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide