Half Triathlon Pamplona/Iruña



Joan den larunbat eguerdian eman zitzaion hasierako Half Triathlon Pamplona/Iruñari. Aurtengoa bostgarren edizioa izan da eta urteroko ibilbide berberakin. Lehendabizi Allozeko urtegian 1.900 metroko igeriketa saioa burutu zuten trialetek. Ondoren, 85 kilometroko bizikletako saioa Nafarroako hainbat herri txikitatik pasatuz. Azkenik, Iruñeako kaleetan zehar zirkuitu bati hiru bira emanez 19,5 kilometroko ibilbidea osatuz, korrika.



Urtero bezala, taldekide pila bat animatu zen froga honetan parte hartzera. Alde batetik Iruñeak duen gertutasuna eta bestetik inguruan dagoen lehendabiziko distantzia erdiko triatloia izateak, inguruko triatleten artean xarma berezia daukan froga da. Guzti honi, Allozeko urtegian igeri egiteak duen berezitasuna, pedalkadak emanez ikus daitezkeen paisaia paregabeak eta honi, korrikako ibilbidean entzierroko zati bat hiru aldiz egiten dela kontuan hartuz, nahasketa paregabea triatletak erakartzeko.
 
Aurtengoan hamaika taldekide izan dira parte hartu dutenak. Aipatzekoak Julen Lopetegi azpeitiar gaztearen 14. postua eta 20-24 adin tartean lorturiko garaipena. Bestalde, Jose Antonio Circujano azpeitiar beteranoaren 39. postua eta 45-49 adin tarteko bigarren postua.

14. Julen Lopetegi (1º GG 20-24)
39. Jose Antonio Circujano (2º GG 45-59)
47. Xanet Albizu
75. Joseba Exposito
175. Rafael Sudupe
126. Alex Arrieta
132. Erik Etxeberria
199. Egoitz Segurola
327. Aitor Beneitez
447. Iñaki Soto
639. Jose Luis Garate

959 triatletek lortu zuten Gazteluaren Plazan kokaturik zegoen helmuga guneko marra pasatzea.

Sailkapen orokorra


 
 

 



 
Argazki gehiago taldeko Facebookeko webgunean

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide