Jorge Alkorta txapeldun, Euskal Herriko distantzia olinpikoko triatloian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Jorge Alkorta Odriozola trialeta azkoitiarrak distantzia olinpikoko Sestaoko IV. Triatloia irabazi zuen gizonezko beteranoen 60 urtetik gorakoen mailan, joan den igandean. Guztira, 1,5 kilometro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin zituen. Azken urteetan Zumaiako triatloi taldeko kidea da Alkorta.

 

Bestalde, azkoitiar gehiagok ere parte hartu zuten Sestaoko triatloi olinpikoan. Informazio gehiago, argazkiak eta sailkapena, loturan.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide