Ermuko Duatloia


Joan den Larunbatean Ermuan ospatu zen sprint distantziako duatloian Garate eta Manex izan genituen. Egun hotza eta euritsua zuten aurretik duatloi zirkuituko azken hirugarren froga zen honetan. Mikel Garate, berriz ere, maila altuan dabilela erakutsi zigun joan den urtean lesio batn ondorioz  duatloirik lehitu gabe geratu ondoren. Bostegarren postuan egin zuen sailkapen orokorrean (1h09'56''). Duatloi zirkuituko sailkapenean zazpigarren postuan aurkitzen da (1521 puntu) eta nahiz eta zaila izango duen hiru honenen artean sartzea, seguru azken unerarte ez duela amore emango.

Bestalde, aurten duatloietan lehendabizikoz lehian hasi den Manex Larrañagak, lehenengo korrikako segmentua 46. postuan amaitzea lortu zuen, baina erretiratu beharrean aurkitu zen. Animo Manex!






Argazki gehiago www.festak.com

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide