Igande goizean zen triatloia, eta larunbatean motorrak berotzen hasi ziren. Larunbat goizean, sendo gosaldu ondoren, bizikletako 30 kilometroko bira egitera joan ziren. Ibilbide laua eta denbora guztian akoplatuta joateko aproposa izan zen. Haizea izanez gero, batez besteko abiadurak asko jaitsiko ziren, eta sailkapen orokorrean zer esana izan zezakeen.
Larunbat goizeko 6:00etan esnatu, indartsu gosaldu eta triatloia egiteko dena prestatu ondoren, 7:00etan boxetara sartzeko ordua iritsi zen.
Boxetan materiala behar den bezala utzi eta uretara joan ziren beroketa ariketak egitera, triatloia hasi aurretik.
Ura epel samar zegoen. Gainera, ibilbideko lehenengo 150-200 metroak oinez egin behar izan zituzten, ura gerriraino iristen zelako eta ez zegoelako igeri egiteko adina sakontasun.
Bat, bi, hiru eta ekin!
Egin beharreko distantziak honako hauek ziren:
3.000m igerian (1,9 kilometroko 2 bira)
90km bizikletan (30 kilometroko 3 bira)
20km korrikan (2,5 kilometroko 4 bira)
Igerian, lehendabiziko taldekidea Txanpa izan zen 32. postuan (44'34''). Bizikletako saioan Andoni Ibarbia izan zen azkarrena, 9. posturik onena lortuz (2h19'05''), eta korrikako sektorean ere, Ibarbia bera izan zen azkarrena, 37. denborarik onena eginez (1h23'36'').
15. Andoni Ibarbia 4:29:25
33. Haritz Elorza 4:36:18
43. Garikoitz Uzkudun 4:38:38
70. Ion Oteiza 4:47:06
155. Aitzol Apalantza 5:05:49
193. Harkaitz Arruti 5:15:42
197. Aitor Beneitez 5:16:49
235. Iker Segurola 4:28:21
Argazki gehiago (40 argazki), taldeko facebookean dituzue ikusgai: www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea
SAILKAPEN OROKORRA
Taldeka, berriz, bostgarren postuan amaitu zuten Abitta, Txanpa eta Aiztitxoren denborei esker. SAILKAPENA
FROGAKO WEB GUNEA: www.triatloterresdelebre.ate.cat
FROGAKO BIDEOA: www.vimeo.com/126360610
Giro paregabea izan genuen Tarragona alde horretan, eta datorren urtean ere han izango gara!