Terres de L'Ebre

Joan den ostiral arratsaldean Azkoitri Triatloi Klubeko 9 kide Tarragonarako bidea hartu zuten San Carlos de la Ràpitan igandean ospatuko zen Terres de L'Ebreko triatloian parte hartu eta lagun artean astebukaera eder bat pasatzeko asmoz.

Larunbat goizean gogor gosaldu ondoren bizikletako 30 kilometroko bira egitera joan ziren. Ibilbide laua eta denbora guztiak akoplatuta joateko aproposa. Haizea eginez gero bataz besteko abiadurak asko jetsiko ziren eta sailkapen orokorrean zer esana eduki ahal izango zuen.


Txanpaña Usie bat ateratzen

Larunbat goizeko 6:00tan esnatu, indartsu gosaldu eta triatloia egiteko dena prestatu ondoren, 7:00tan boxesetara sartzeko ordua iritsi zen.




Boxesetan materiala behar den bezala utzi eta uretara beroketa ariketak egitera triatloia hasi aurretik.



Ura epel xamar zegoela esan daiteke eta ibilbideko lehenengo 150-200 metroa oinez egin behar ziren, ura gerriraino iristen bai zen eta ez zegoen igeri egieko adina sakontasun.

Bat, bi, hiru eta ekin!



Egin beharreko distantziak honako hauek ziren:
3.000m igerian (1,9 kilometroko 2 bira)
90km bizikletan (30 kilometroko 3 bira)
20km korrikan (2,5 kilometroko 4 bira)


Igerian lehendabiziko taldekidea Txanpa izan zen 32. postuan (44'34''). Bizikletako sektorean Andoni Ibarbia izan zen azkarren 9. posturik onena lortuz (2h19'05'') eta korrikako sektorean ere Andoni Ibarbia izan genuen azkarrena 37. denborarik onena eginez (1h23'36'').

15. Andoni Ibarbia 4:29:25
33. Haritz Elorza 4:36:18
43. Garikoitz Uzkudun 4:38:38
70. Ion Oteiza 4:47:06
155. Aitzol Apalantza 5:05:49
193. Harkaitz Arruti 5:15:42
197. Aitor Beneitez 5:16:49
235. Iker Segurola 4:28:21

 







Argazki gehiago (40 argazki), taldeko facebookean: www.facebook.com/AzkoitikoTriatloiTaldea

SAILKAPEN OROKORRA

Taldezka bostgarren postuan amaitu genuen Abitta, Txanpa eta Aiztitxoren denborei esker. SAILKAPENA

FROGAKO WEB GUNEA: www.triatloterresdelebre.ate.cat

FROGAKO BIDEOA: www.vimeo.com/126360610

Giro paregabea izan genuen Tarragona alde horretan! Hurrengo urtean beste bat!


Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide