Larunbatean Gabarditoko aterpetxetik abiatu eta Bisaurin mendira igo ziren, handik Lizara aterpetxera jaitsi eta bertan gaua pasatzeko. Hurrengo egunean Lizaratik abiatu eta taldea banatu egin zen ibilbide desberdinak egiteko: batzuk Puntal Alto del Foratónera igo ziren, eta beste batzuk Agüerri eta Secús tontorrak egin zituzten. Ederki aprobetxatu zuten egokitu zitzaien giro paregabea.