Anaitasuna futbol taldeak zazpi partida jokatuko ditu datozen egunetan etxean. Emakumeen taldeak joan den astean eskuratu zuen denboraldiko lehen garaipena Oiartzunen (Gipuzkoa), eta asteburuan, Reala 'C' taldea hartuko du Txerloian. Neurketa igandeko 11:00etan jokatuko du Mikel Barqueroren taldeak. Bestalde, bolada onean da gizonen taldea, eta larunbatean horri segida ematen ahaleginduko da Arrigorriagan (Bizkaia). Txema Añibarroren taldeak Padura taldearen zelaian, Santo Criston, jokatuko du larunbatean (17:00).
Dena den, harrobiko zenbait taldek ere Azkoitian dituzte hitzorduak, zehazki San Juan futbol zelaian. Gorengoek, Gorengoen jubenilek, Ohorezko kadete neskak, Infantil Handi taldeak, eta F-11ko nahiz F-8ko infantil neskek jokatuko dute etxean. Hona hemen partida guztien zerrenda:
Zapatua
- 09:15ean, Infantil Handi - Orioko
- 11:00etan, Ohorezko kadete neskak - Urola
- 13:00etan, Infantil neskak (F-11) - Lagun Onak
- 15:30ean, Gorengoen jubenilak - Internacional 'B'
- 18:00etan, Gorengoak - UDA 'B'
Igandea
- 12:30ean, Infantil neskak (F-8) - Zarautz
Hona hemen Anaitasunaren taldeen partida guztien ordutegien zerrenda:
Azken emaitzak
Anaitasunak hamahiru partida jokatu zituen joan den astean, eta guztira, zortzi garaipen, berdinketa bat eta lau porrot izan zituen. Hona hemen lehen taldeen nahiz harrobiko taldeen emaitzak: