Anaitasuna futbol taldeak zazpi futbol partida jokatuko ditu asteburu honetan etxean. Gizonen lehen taldeak Derioren aurka jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Txerloia zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Ugaoren Arandia zelaian jokatuko du igandean, 18:30ean. Talde bata zein bestea denboraldiko lehen garaipena eskuratzen ahaleginduko dira; izan ere, Txema Añibarrok zuzentzen duen gizonen taldeak bi berdinketa erdietsi ditu bi partidetan, eta Mikel Barquerok zuzentzen duen emakumeen taldeak, berriz, jokatutako bi lehiak galdu ditu.
Lehen bi taldeen partidez gain, harrobiko taldeen txanda ere izango da asteburuan. Gorengoek, Euskal Ligako gazteek, Ohorezko Kadete mutilek zein neskek, Infantil Txikiek eta 1go Infantilek jokatuko dute datozen egunetan San Juan zelaian. Hona hemen asteburuan San Juanen jokatuko diren futbol partiden ordutegiak:
Zapatua
- 09:15ean, 1go Infantilak - Zestoa
- 11:00etan, Infantil Txiki - Zarautz
- 13:00etan, Ohorezko Kadete neskak - Elgoibar
- 15:30ean, Ohorezko Kadete mutilak - Zarautz
- 17:45ean, Euskal Ligako gazteak - Romo
Igandea
- 17:00etan, Gorengoak - Aloña Mendi
Azken emaitzak
Anaitasunako zenbait taldek joan den astean hasi zuten 2023-2024 denboraldia. Gorengo jubenilek bakarrik irabazi zuten aurreko asteburuan. Bestela, berdinketa bat eta lau porrot izan zituen Anaitasunak.