Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko ira. 14a, 14:44

Ander Arabaolaza aurrelaria, lagunarteko batean, Txerloian.

Anaitasuna futbol taldeak ekin dio 2023-2024 denboraldiari. Joan den astean ekin zioten gizon-emakumeen lehen taldeek eta Euskal Ligako jubenilek, eta kolore guztietako emaitzak bildu zituzten. Datorren asteburuan jarraituko dute lehiatzen hiru talde horiek, eta liga txapelketari ekingo diote beste zenbaitek.

Anaitasuna futbol taldeak hiru futbol partida jokatuko dituzte asteburu honetan etxean. Gizonen lehen taldeak Urdulizen taldearen aurka jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Txerloia zelaian. Emakumeen lehen taldeak, berriz, Eibarko (Gipuzkoa) Eibar 'C' taldearekin neurtuko ditu indarrak zapatuan, 15:30ean.

Era berean, Euskal Ligako eta Gorengoen mailako gazteek ere San Juanen jokatuko dituzte beraien partidak. Euskal Ligako taldeak Indautxu jasoko du San Juan zelaian, larunbatean, 15:30ean; Gorengoen mailako taldeak, berriz, Zumaiako 'B' izango du aurkari, 18:00etan, San Juanen.

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide