Aimar Guembe, lehen taldera; Dani Marin, berrituta

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko uzt. 19a, 08:20

Aimar Guembe.

Aimar Guembe gizonen lehen taldeko kidea izango da 2023/2024 denboraldian. Dani Marinek, berriz, kontratua berritu du Anaitasuna futbol taldearekin.

Anaitasuna futbol taldeak gizonen lehen taldeko beste bi mugimendu iragarri ditu. Aimar Guembe azkoitiarrari eta Dani Marin zarauztarrari lotutako albisteak dira horiek; Guembe orain arte lehen taldeko dinamikan egon da, baina bigarren taldeko kide izan da. Datorren denboraldian, Txema Añibarro entrenatzailearen aginduetara arituko da hura. Bestalde, Marin erdiko atzelariak beste urte batez luzatu du kontratua Anaitasunarekin.

Aurrez kontratua berrituta duten hamahiru jokalariei gehituta, gaur-gaurkoz lehen taldeko hamabost kide ditu taldeak.

Dani Marin zarauztarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide