Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko urt. 20a, 08:00

Emakumeen lehen taldearen partida bateko irudia.

Asteburuan, lau futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, guztiak harrobiko taldeenak eta San Juan zelaian.

Anaitasunako lehen taldeak etxetik kanpo arituko da asteburuan. Gizonek Portugaleteko (Bizkaia) La Florida zelaian jokatuko dute igandean, 11:30ean. Aldiz, emakumeen lehen taldea Leioako (Bizkaia) Sarriena-1 zelaian arituko da larunbatean, 15:30ean.

Harrobiko taldeei dagokienean, berriz, guztira lau talde arituko dira etxea. Honako lau partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian, larunbatean:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:45ean, 1go Infantil mutilak - Zarautz 'A'
  • 12:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Urnieta
  • 15:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Bergara 'B'
  • 18:00etan, Ohorezko Kadete mutilak - Ordizia

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide