Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko urt. 6a, 08:00

Asteburuan, zazpi futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horietatik bi gizonen zein emakumeen lehen taldeenak. Larunbat arratsaldean jokatuko dute gizonek San Ignacioren aurka, Txerloian. Emakumeek, ostera, Peña Athletic Santurtzi hartuko du igandean, Txerloian.

Gabonetako oporren osteko lehen jardunaldia jokatuko dute asteburuan Anaitasunaren taldeek. Gizonen zein emakumeen talde nagusiak etxean arituko dira asteburuan. Gizonek, San Ignacio taldearen aurka jokatuko dute Txerloian, 16:30ean. Emakumeek, berriz, Peña Athletic Santurtzi taldearekin neurtuko dituzte indarrak igandean, Txerloian, 16:30ean.

Dena den, harrobiko beste bost taldek ere jokatuko dute herrian, guztiek San Juan futbol zelaian. Hona hemen harrobiko taldeen asteburuko futbol partiden zerrenda:

Larunbata, San Juan zelaian

  • 10:45ean, 1go Infantil mutilak - Urola 'B'
  • 12:30ean, 1go Kadeteak - Urola 'C'
  • 15:30ean, Ohorezko Kadete neskak - Ilintxa
  • 17:45ean, Ohorezko Jubenilak - Danena

Igandea, San Juan zelaian

  • 16:30ean, Erregional Preferente mutilak - Beasain

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide