Gabonetako oporren aurreko azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan Anaitasunaren taldeek. Gizonen zein emakumeen talde nagusiak etxetik kanpo arituko dira asteburu honetan. Gizonek, Vitoria taldearen aurka jokatuko dute Eibarko (Gipuzkoa) Unbe Inferior zelaian bihar, larunbata, 15:45ean. Emakumeek, berriz, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza zelaian jokatuko dute Goierri Gorri taldearen aurka etzi, igandea, 16:00etan.
Dena den, harrobiko talde ugarik jokatuko dute herrian, San Juan futbol zelaian. Guztira, zazpi futbol partida eta lagunarteko ikusteko aukera izango da larunbatean eta igandean Azkoitian. Hona hemen zerrenda:
Larunbata, San Juan zelaian
- 09:15ean, Infantil neskak 'A' - Zarautz 'B'
- 09:15ean, Infantil neskak 'B' - Zarautz 'A'
- 10:45ean, Ohorezko Infantil mutilak - Eibar
- 15:30ean, Jubenil Preferente mutilak - Tolosa
- 17:45ean, Ohorezko Kadete mutilak - Lagun Onak
Igandea, San Juan zelaian
- 12:30ean, Alebin Partehartzea 'A' mutilak - Lagun Onak 'C'
Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:
Aurreko asteburuko emaitzak
Joan den astean, bost partida irabazi zituen Anaitasunak, lau berdindu; ez zuen talde bakar batek ere galdu azken asteburuan. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak: