Imanol Galarreta fitxatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko aza. 17a, 08:59

Imanol Galarreta eta Josu Juaristi Anaitasunako kirol zuzendaria.

22 urteko futbol jokalariak Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldean jokatuko du. Hegaleko jokalaria da, eta bi hegaletan jokatzeko gaitasuna du. Era berean, klubak jakinarazi nahi du Alex Rodriguez getariarrak ez duela Anaitasunan jarraituko.

Anaitasuna gizonen talde nagusiak Imanol Galarreta fitxatu du denboraldiaren amaierara arte. 22 urteko jokalariak bi hegaletan jokatzeko gaitasuna du. Beasaindarrak Realean egin ditu bere ibilbideko urte gehienak, baina handik kanpo ere aritu da. 2018-2019 denboraldian, bere herriko taldean aritu zen, Beasainen; 2021-2022 denboraldian, berriz, Barakaldon jokatu zuen.

Galarreta, Alex Rodriguez getariarrak utzitako hutsunea betetzera dator; izan ere, Rodriguez eta Anaitasuna akordio batera iritsi ziren joan den astean hegaleko jokalariak gorritxoekin zuen lotura eteteko. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Rodriguezi klubean egin dituen bi denboraldietan eman duen guztiagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide