Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko urr. 13a, 14:37

Anaitasuna futbol klubeko talde guztiak ez dira oraindik martxan hasi, baina bai gehienak. Asteburu honetan urriko hirugarren asteburuko partidak jokatuko dituzte. Asteburuan, sei futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, horien artean emakumeen lehen taldearena.

Anaitasuna futbol taldeak txapelketako hamaika partida jokatuko ditu asteburu honetan ere, horietatik sei Azkoitian. Emakumeen lehen taldeak Basauriko Kimuak taldearen aurka Txerloia futbol zelaian jokatuko du larunbatean, 16:30ean. Gizonen lehen taldeak, berriz, Durangoko (Bizkaia) Cultural Durango taldearekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 18:00etan, Tabira zelaian. 

Lehen bi taldeez gain, honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian asteburuan:

Larunbata

  • 10:00etan, Ohorezko Infantil mutilak - Bergara
  • 12:00etan, Ohorezko Kadete neskak - Goierri Gorri
  • 16:00etan, Jubenil Preferente mutilak - UDA 'B'

Igandea

  • 12:00etan, Alebin Hobekuntza - Orioko
  • 16:30ean, Ohorezko Kadete mutilak - Beasain

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Joan den asteko emaitzak

Anaitasunak joan den astean sei partida irabazi zituen, eta bina berdindu zein galdu. Hona hemen joan den asteko partiden emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide