Anaitasuna futbol taldearen asteburuko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Anaitasuna futbol talde gutziak pixkanaka-pixkanaka liga txapelketei ekiten hasi dira. Larunbatean, lau futbol partida ikusteko aukera izango da Azkoitian, emakumeen lehen taldearena Txerloian eta harrobiko beste hiru talderena San Juan zelaian.

Anaitasuna futbol taldeak txapelketako bederatzi partida jokatuko ditu asteburuan, horietatik lau Azkoitian. Emakumeen lehen taldeak San Martin Hauskaitz taldearekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, 16:30ean, Txerloian. Gizonen lehen taldeak, berriz, Leioako (Bizkaia) Sarriena futbol zelaian jokatuko du igandean, 17:00etan.

Honako partida hauek jokatuko ditu Anaitasunak San Juan futbol zelaian:

  • 12:00etan, Ohorezko infantil mutilak - Urola
  • 15:30ean, Ohorezko kadete mutilak - Urki
  • 17:45ean, Jubenil preferente mailako mutilak - Zumaiako

Hona hemen Anaitasunaren asteburuko partida guztien ordutegiak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide