Mohamed Gourmatek Anaitasunarekin fitxatu du, Realak utzita

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko abu. 24a, 13:13

Mohamed Gourmat futbolaria Josu Juaristi Anaitasuna futbol klubeko zuzendaritzako kidearekin. (Argazkia: Anaitasuna futbol kluba)

18 urteko futbolari gazteak Anaitasunaren Hirugarren Mailako taldean jokatuko du.

Anaitasuna gizonen talde nagusiak laugarren fitxaketa egin du. Mohamed Gourmat da fitxaketa berria, eta Realak utzita ariko da 2022-2023 denboraldian Azkoitiko taldean. 18 urte ditu, eta aurreko bi denboraldietan Realeko jubenilen taldean jokatu du. Eskuin zein ezker hegalean jokatu ohi du Gourmatek.

Hirugarren Mailako Anaitasunako taldeak gaur, asteazkena, denboraldiaurreko partida jokatuko du Zarautzen kontra, 19:00etan, Txerloian.

Euskal Ligako Anaitasunak ere denboraldiaurreko bigarren neurketa izango du gaur, 19:30ean, Tolosaren aurka, San Juan futbol zelaian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide