Anaitasunaren gizonen lehen taldeak ekin dio denboraldiaurreari

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko uzt. 27a, 10:20

Xabier Artetxe entrenatzaileak zuzenduta, atzo hasi zen taldea 2022-23 denboraldia prestatzen. Abuztuan zehar lagunartekoak jokatuko ditu taldeak, irailean ligari behar bezala ekiteko.

Anaitasuna futbol taldearen gizonen lehen taldeak atzo ekin zion 2022-2023 denboraldia prestatzeari. Xabi Artetxe entrenatzailearen aginduetara, San Juan futbol zelaian osatu zuten sasoiko aurreneko lan saioa lehen taldeko eta harrobiko zenbait jokalarik.

Abuztuan zehar, lagunarteko batzuk jokatuko ditu taldeak, irailean ligari behar bezala ekiteko. Iaztik hamalau jokalarik berritu dute taldearekin zuten lotura, eta bostek utzi dute taldea. Hala eta guztiz ere, klubak bi fitxaketaren berri ere eman du azken egunetan. Batetik, Ander Pastrian aurrelari azkoitiarra fitxatu du taldeak, eta bestetik, Gorka Masach atezain debarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide