Gorka Masach, Anaitasunaren gizonezkoen lehen taldearen ateperako fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko uzt. 26a, 08:20

Gorka Masach atezaina eta Josu Juaristi Anaitasunako kirol zuzendaria.

Gipuzkoako Ohorezko Mailan aritu da jokatzen azken denboraldietan Gorka Masach atezaina. Anaitasunarekin batera jokatuko du aurrenekoz debarrak Hirugarren Mailan.

C.D. Anaitasunak Gorka Masach atezaina fitxatu du Hirugarren Mailako taldearen ateperako. 21 urteko debarra Eibar taldetik dator; izan ere, armaginen taldeko bigarren taldean aritu da azken urteetan.

Zumaiakon jokatu ondoren, Gipuzkoako Ohorezko Mailan jokatu ditu Masachek azken denboraldiak Masachek, hain zuzen, Amaikak Bat eta Eibar B taldeetzan. Hori horrela, estreinako sasoia egingo du debarrak Anaitasunan, eta Mikel Ruiz atezain zarauztarrarekin partekatuko du atea.

Ongi etorri, Gorka!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide