Ander Pastrian, Anaitasunaren gizonen taldeko lehen fitxaketa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko uzt. 22a, 08:28

Ander Pastrian eta Josu Juaristi Anaitasunako kirol zuzendaria.

Gipuzkoako Ohorezko Mailan aritu da jokatzen azken hiru denboraldietan Ander Pastrian, hain zuzen, Elgoibarren eta Mutrikun. Etxera itzulita, aurrelariak hamalaugarren denboraldia beteko du datorren sasoian Anaitasunan.

C.D. Anaitasunak Ander Pastrian aurrelaria fitxatu du Hirugarren Mailako taldearen erasoko lerroa indartzeko. 27 urteko azkoitiarra etxera itzuliko da; izan ere, Azkoititik kanpo aritu da hura jokatzen azken urteetan.

Gipuzkoako Ohorezko Mailan jokatu ditu Pastrianek azken hiru denboraldiak, lehen biak Elgoibarren eta azkena Mutrikun. Alebin mailan hasi zen Pastrian Anaitasunan jokatzen, eta datorren denboraldian hamalaugarren sasoia beteko du aurrelariak klubean.

Pastrianena klubak Hirugarren Mailako talderako egin duen lehen fitxaketa da, eta Josu Juaristi zuzendaritza batzordeko kirol zuzendariak aurkeztu zuen hura Txerloia futbol zelaian. Ongi etorri, Ander!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide