Anaitasuna futbol taldeak ireki du Futbol Eskolarako izen-emate epea. Uztailaren 12ra bitartean egongo da zabalik epea. Eskolaren nondik norakoak azaltzeko, irailean bilera egingo dute klubak.
2012 eta 2013 urteetan jaiotako mutilen zein 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako nesken izen-emate prozesua posta elektroniko bidez egin beharko da. Horretarako, anaitasuna@cdanaitasuna.com posta elektronikora mezu bat idatzi beharko da, bertan honako datuak helaraziz:
- Haurraren izen-abizenak:
- Jaiotze-data:
- Guraso edo tutorearen izena eta kontaktu zenbakia:
- Ikastetxea:
- Atezain edo jokalari gisa eman nahi duen izena:
- Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al du? (Baiezkoa bada, zertan?)
Bestelako edozein zalantza izanez gero, goian aipatutako posta elektronikora idatzi.