Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko ots. 18a, 14:19

Anaitasuna futbol taldeak asteburuan jokatuko dituzten futbol partiden ordutegiak dira honako hauek. Mutilen talde nagusia etxean arituko da igandean, eta neskena, Gasteizen, egun berean.

Anaitasuna futbol klubeko taldeek hamabi futbol partida jokatuko dituzte datozen asteburuan. Horietako sei etxean jokatuko dituzte, eta beste sei etxetik kanpo. Espainiako Hirugarren Mailako mutilek San Ignaciorekin neurtuko dituzte indarrak igandean, 17:00etan, Txerloian. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, berriz, Gasteizko Olaranbe futbol zelaian jokatuko du Aurrera Vitoria 'B' taldearen aurka. Igandean, 11:30ean jokatuko dute neskek.

Mutilen lehen taldeaz gain, beste bost taldek jokatuko dituzte partidak etxean, San Juan zelaian. Larunbatean, 10:15ean, 1go Infantil nesken taldeak Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko du. 12:00etan, aldiz, mutilen 1go Infantil 'B' taldeak Zarautz 'C' izango du aurrean. 15:30ean, 1go Kadeteak arituko dira San Juanen, Urola Zumarraga 'A' taldearen aurka. 17:45ean, azkenik, Ohorezko Jubenilek Elgoibar izango dute arerio. Igandean, 15:30ean, Infantil Txikiek multzoko lidertza izango dute jokoan Beasainen aurka.

Etxetik kanpo

Etxetik kanpo beste bost talde izango ditu Anaitasunak. Larunbatean, 12:00etan, Ohorezko Kadete Mutilek Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko dute Debako (Gipuzkoa) Errotazar zelaian; lehen lau onenen artean sailkatzea dute jokoan kadete mutilek. Larunbatean, 15:30ean, 1go Jubenil mailako mutilek Eibarko (Gipuzkoa) Unbe Inferior zelaian jokatuko dute, Urki 'B' taldearen aurka. 17:45ean, berriz, 1go Erregional mailako mutilek Landetxa taldearekin neurtuko dituzte indarrak, Irungo (Gipuzkoa) Ugalde Ventas zelaian. Igandean, 12:15ean, Ohorezko Kadete neskek Intxaurdi izango dute aurkari Donostiako Cesar Benito futbol zelaian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide