Anaitasuna futbol taldeak partidez betetako beste asteburu bat du aurretik. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Urdulizen jokatuko du igandean, 11:30ean. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, aldiz, atsedena izango du asteburuan. Hala eta guztiz ere, harrobiko hainbat taldek jokatuko dituzte futbol partidak etxean.
San Juan futbol zelaian bost partida jokatuko dituzte. Larunbatean, 10:30ean, Infantil neskek Leintz Arizmendi Mojategi 'B' taldearen aurka jokatuko du. 12:00etan, 1go Infantil 'B' taldearen txanda izango da; Urola taldea izango dute aurrean. Arratsaldean, 15:30ean, Infantil Txikiek Lazkaorekin neurtuko dituzte indarrak. 17:30ean, berriz, Ohorezko Jubenilak eta Bergara nor baino nor gehiago arituko dira. Igandean, aldiz, futbol partida bakarra jokatuko da San Juanen; 12:00etan, 1go Kadeteen eta Orioko 'B' taldeen arteko partida izango da.
Etxetik kanpoko partidak
Hirugarren Mailako taldearen moduan, Azkoititik urrun Anaitasunaren harrobiko bost talde arituko dira. Larunbatean, 10:00etan, 1go Infantil 'A' taldeak Lagun Onak 'A' taldearen aurkako derbia jokatuko du Garmendipen. 11:00etan, berriz, Ohorezko Kadete mutilek Oñatiko (Gipuzkoa) Azkoagain zelaian jokatuko dute Aloña Mendiren aurka.
Gainerako hiru taldeek igandean jokatuko dute. 10:15ean, Ohorezko Kadete Neskek Touringekin neurtuko ditu indarrak Errenteriako (Gipuzkoa) Fanderia zelaian. 12:00etan jokatuko dute 1go Erregionalek Bergarako (Gipuzkoa) Ipintza zelaian, eta ordu berean izango dute 1go Jubenilek partida, Tolosako (Gipuzkoa) Usabal zelaian.