Anaitasuna futbol taldeak partida ugari jokatuko ditu asteburuan. Lehen bi talde nagusiek, bai Hirugarren Mailako gizonek eta bai Euskal Ligako emakumeek, etxean jokatuko dute. Mutilek larunbatean Barakaldoren aurka jokatuko dute Txerloian, 17:00etan hasita. Neskek ere Txerloian jokatuko dute, baina, igandean; 16:30ean jokatuko dute Añorgaren aurkakoa.
San Juan futbol zelaiak partida asko jasoko ditu asteburuan, nola larunbatean hala igandean. Zapatuan, 10:00etan, Ohorezko Kadete mailako mutilek Elgoibar taldearekin neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan, berriz, 1go Jubenil mutilak arituko dira Zumaiakoren aurka. Arratsaldean partida gehiago jokatuko dira San Juanen. 15:30ean, 1go Infantil 'A' taldeak Zarautz 'C' izango du aurrean, eta 17:30ean Ohorezko Kadete mailako neskek jokatuko dute Tolosaren aurka.
Igandean, berriz, alebin eta Futbol Eskolako neska-mutilak izango dira protagonista San Juan zelaian. 10:30ean, Alebin Partehartzea mailako Anaitasunaren 'B' eta 'C' taldeak elkarren aurka arituko dira. Alebin Hobekuntza taldeak, berriz, Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko du 13:00etan.
Etxetik kanpo
Azkoititik urrun arituko dira Anaitasunaren beste sei talde. 1go Erregional Mailako mutilek Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi zelaian jokatuko dute larunbatean, 15:30ean. Ohorezko Jubenil mutilek, aldiz, Legazpiko (Gipuzkoa) Bikuña zelaian jokatu beharko dute larunbatean, 12:00etan. 1go Kadete mailako mutilek Zarautzera egin beharko dute bidaia igandean, Zarautz 'C' taldearen aurka jokatzeko; 15:30ean jokatuko dute Asti Txiki zelaian.
Infantil Txiki mailako mutilak Andoainen (Gipuzkoa) izango dira larunbatean, 09:30ean, Euskaldunaren aurka lehiatzeko. 1go Infantil 'B' taldeak, aldiz, Lagun Onak 'B' taldearen aurkako derbia jokatuko du zapatuan Azpeitiko Garmendipen, 11:00etan. Infantil neskak, azkenik, Oñatiko (Gipuzkoa) Azkoagainen arituko dira Aloña Mendiren aurka, 11:30ean.
Hona hemen partiden ordutegi guztiak: