Lur Bereziartua futbol jokalari eibartarrak ez du Anaitasunan jarraituko. Anaitasuna eta Bereziartua akordio batera iritsi dira, eibartarrak gorrixekin zuen kontratua eteteko. Bereziartuak 2019ko ekainean batu zen Anaitasunara, eta bi urte eta erdiren ondoren, taldea uzteko erabakia hartu du.
Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio eibartarrari, azken bi urte eta erdi hauetan erakutsitako konpromisoagatik eta giza kalitateagatik. Anaitasuna beti izango da zure etxea, Lur!