Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2021ko aza. 19a, 15:54

C.D. Anaitasuna futbol taldeak partidaz betetako beste asteburu bat du aurretik. Bi talde nagusiek etxean jokatuko dituzte beraien neurketak; Txerloian arituko da mutilen lehen taldea, eta San Juanen neskena. Halere, harrobiko talde gehienak ere etxean arituko dira.

Anaitasuna futbol taldea prest da aste berriak ekarri dituen erronkei aurre ekiteko. Mutilen eta nesken lehen taldeak etxean arituko dira, gainera. Larunbatean, mutilek Lagun Onak taldea jasoko dute Txerloian, 16:30ean. Ordubete lehenago, 15:30ean, neskek Goierri Gorri taldearekin neurtuko dituzte indarrak San Juanen, 15:30etik aurrera.

Larunbateko jardunaldia, ordea, Ohorezko Kadete mutilek abiatuko dute, 09:15ean. Amaikak Bat taldea izango dute aurrean, San Juanen. Segidan, 11:15ean, 1go Jubenil mailako mutilen taldea ariko da Arrasate taldearen aurka. 13:30ean, berriz, Ohorezko Kadete nesken taldeak jokatuko du bere neurketa; Touring taldearekin neurtuko dituzte indarrak.

Igandean, bestalde, hiru partida jokatuko dituzte Anaitasunako taldeek, San Juan zelaian. 12:30ean, 1go Kadete mutilek jokatuko dute partida, Lagun Onaken aurka. 16:00etan, berriz, 1go Infantil mailako 'B' taldeak Zestoa izango du parez pare. 17:45ean, azkenik, Infantil Txiki mailako mutilek Euskaldunaren aurkakoa jokatuko dute.

Gainerakoak, etxetik kanpo

1go Erregional mailako mutilen taldeak Aretxabaletaren aurka Aretxabaletako (Gipuzkoa) Ibarra zelaian jokatuko du larunbatean, 17:30ean. Ohorezko Jubenilek, ostera, larunbatean 12:00etan jokatuko dute Elgoibarren aurkakoa, Elgoibarko (Gipuzkoa) Mintxeta zelaian. 1go Infantil mailako 'A' taldeak Lagun Onak 'B' izango du aurkari larunbatean, 12:00etan, Azpeitiko Garmendipe zelaian. 1go Infantil mailako neskek, aldiz, larunbateam 13:15ean jokatuko dute Lagun Onaken aurkako derbia, Azpeitian.

Hona hemen partiden karteldegia:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide